Rallye 1000 Gurutzeta, Cptoko laugarren proba. Vasco de Rallyes SPORTECH
SPORTECH Rallyen Euskal Txapelketaren laugarren hitzordua izango da asteburu honetan eta horretarako Kantabriara joango gara. Bertan, FCTAko eta C.D.E. Ribamontán al Mar-eko lagunek bere XIII Rallye Ribamontán al Mar – 1000 Cruces jokatuko dute.
Lasterketan hemeretzi taldek eta erregulartasunean beste zortzik parte hartuko dute, bakoitzak lau aldiz egingo diren bi kronometratu dituen proban, guztira 73,26 kilometro eginez. Horien artean daude txapelketako lehen hiru sailkatuak, Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola BMW m3-rekin, Ugaitz Basaras eta Larraitz Etxeberria Renault Clio Sportekin eta Garikoitz Lopez Urko Pagoagarekin Citroën Saxo VTS.
Proba ostiralean hasiko da Suesan egingo diren egiaztapen administratibo eta teknikoekin, eta, bertatik, larunbatean 10: 00etan hasiko da lasterketa, lehen begiztarekin, 10: 38an, 7,96 kilometroko TC1 Ribamontango Playas eta, ondoren, 16,46 kilometroko TC2 Calobro lasterketarekin.
Lasterketa 17: 28ak aldera amaituko da, Galizanon dagoen parke itxira heltzen denean.
Probaren info osoa, hemen:
http://www.ribamontanalmarmotor.com/2017/