XVI. Legazpi-Gabiria Rallysprinta aurkeztu dute
Atzo, asteazkena, Legazpi-Gabiria rallysprintaren hamaseigarren edizioaren aurkezpena egin zen.
Ekitaldia Legazpiko Kultur Etxean egin zen eta bertan Kepa Urzelai Legazpiko alkatea, Gorka Maiz Udaleko zinegotzia izan zen. Gabiriatik, Angel Gurrutxaga Euskadiko Automobilismo Federazioko presidentea, Maykel Del Cid Karrerako zuzendaria, Lontzo Ormazabal Asador Kortakoa eta Jon Etxeberria, Mitsubishi Evo VI batekin proba jokatuko duen herriko pilotua.
Bertan, probaren nondik norakoak azaldu ziren, 2014ko Euskal Rallysprint Txapelketako lehena, 56 talde izango dituena irteeran, aurreko edizioko izen-ematea hobetuz eta oso maila altukoak gainera, izan ere, zazpi Mitsubishi Evo, Subaru Impreza bat, ia dozena bat Renault Clio Sport, BMW eta abar daude espezialitate horretako espezialista onenen artean. Lehen dortsalarekin, Iban Tarsicio Mitsubishi Evo IX-rekin, Jon Davoz zaldi berdinarekin.
Probaren segurtasuna ere azpimarratu zen, eta jendeari gomendatu zitzaion gune garaietan jartzeko, inoiz ez errepidearen arrasean, eta are gutxiago zinta gorriz debekatutako guneetan. Era berean, trafikoko neurri bereziak gogorarazi ziren: errepidea moztuko da inguruko aparkalekuak osorik daudenean (debekatuta dago ibilbide osoan aparkatzea), eta errepidea Ormaiztegitik Gabiriara doan noranzko bakarrean egingo da, han aparkatzeko aukera egongo baita galtzadaren alde batean.