XX. Rallye Vasco Navarro Historikoa aurkeztu da
Gaur eguerdian aurkeztu da Zumarragan, Zelai Aristi Kultur Etxean, Rallye Vasco Navarro Histórico – Ignacio Sunsundegui Memoriala eta RACVN Historikoen IV. Elkarretaratzea, datorren larunbatean, urriak 21, aldi berean egingo direnak.
Bi ekitaldiak Real Automóvil Club Vasco Navarro (RACVN) elkarteak antolatu ditu, eta Zumarragako Udalaren laguntza izan dute. Honako hauek aurkeztu dituzte: Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Angel Gurrutxaga Euskadiko Automobilismo Federazioko presidenteak, Luis Murguía RACVNko presidenteordeak, José Luis Sáenz de Urturi RACVNko kirol-teknikariak eta parte-hartzaileak.
Jardunaldiari hasiera emateko, parte-hartzaileak goizeko 11etan aterako dira Donostiako Gipuzkoa Plazatik. (10: 30etik 11: 00etara ibilgailuak Gipuzkoa Plazan egongo dira ikusgai).
13: 15ean hasiko dira lehenengo parte-hartzaileak Etxalarko (Nafarroa) Venta hotelean bazkaltzen. 14: 45ean lehenengo parte-hartzaileak aterako dira Etxalarko Bentatik eta 18: 15ean lehenengo parte-hartzaileak Zumarragako Euskadi plazara iritsiko dira. Bertan geldialdi bat egingo da eta ibilgailuak ikusgai egongo dira. Zumarragan amaituko da kontzentrazioa, baina rallyaren parte-hartzaileek beste bi zati bete beharko dituzte Donostiako Silken Amara Plaza hotelera itzultzeko, bertan 21: 05ean amaituko baita rallya eta sari banaketa egingo da.
Rallye
Rallye Vasco Navarro Histórico-Memorial Ignacio Sunsundegui RAC Vasco Navarrok antolatutako erregulartasun rallye* bat da. Proba Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako errepideetatik igarotzen da. Donostia da lasterketaren irteera eta helmuga udalerria. Gainera, parte-hartzaileek Zumarragako erdigunean geldialdia egingo dute. (Gainerako ibilbidea isilpekoa da, parte-hartzaileei/road-book liburua eman arte, proba hasi aurretik).
Automobilismoaren zale eta zaleentzako hitzordu klasikoa da, eta batez ere ibilgailu klasikoen zaleentzat.
Rallyan 25 urtetik gorako automobilek har dezakete parte (1992ko urriaren 21a baino lehenagokoek), hainbat kategoriatan sailkatuta, ibilgailuaren antzinatasunaren arabera. Aurten 30 ibilgailuk hartuko dute irteera rallyan. Gutxi gorabehera 330 km-ko ibilbidea bete beharko dute, horietatik 166 9 erregulartasun-tartetan banatuta.