XVI AIAKO IGOERA
IZEN EMATE IZUGARRIA AIA.KO IGOERAN
Datorren larunbatean Lagun-Artea eskuderiak berriro ere Aiako Igoeraren beste ekitaldi bat antolatuko du. Mendiko Euskal Txapelketarako eta Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria da, eta piloturik onenak gure artean izango ditugu. Joseba Iraolak bere barketa Norma.rekin da faborito nagusia.
Datorren larunbatean, goizeko 09:30etik aurrera, motorrak martxan jarriko dira Lagun- Artea Eskuderiak, bertako zaletuen laguntzarekin, antolatu duen Aiako Igoeraren hamalaugarren edizioan. Lau aldiz egin beharko dute pilotuek ia lau kilometroko ibilbidea kronometroaren aurka, lehenengo bi igoerak entrenamenduko mangak izanik. Beste bi igoera ofizialetako denborarik onena izango da azken sailkapenerako balioko duen denbora, nahiz eta bi manga ofizialek puntuatuko duten Txapelketako puntuaziorako. Igoera honetako denborarik onena, errekorra, Joseba Iraolan esku dago, 2020en lortu zuen 1:44:827 denborarekin, batez beste 129 km/h-ko abiadurarekin. Lengo urtean bezala irteera lengo irteeran baino 300 metro aurreago izango da, asistentzi gunea Estampaciones Gipuzkoako parkinean dagolako. Asistentzi gunea pilotua eta gehiena hiru mekanikoekin eta antolatzaileak sartu daiteke.
Larunbat goizetik hasiko dira ikusten ibilgailuak Aian, Gozategi plazan, leku horretan egingo baitira egiaztatze teknikoak 09:30ak eta 12:30ak bitartean. Komisarioek egiaztatuko dute ibilgailu guztiek betetzen dituztela beharrezkoak diren segurtasun- arauak. Arratsaldean errepidea itxi egingo da 13:00ean gutxi gorabera, eta 14:30etan hasiko da lehenengo entrenamendu-igoera. Ondoren egingo dira gainerako hiru igoerak, eta pilotuak saiatuko dira ahalik eta denborarik onena lortzen.
Irabazteko faborito nagusia Joseba Iraola da, denboraldi honetan poz handia ematen ari zaion bere 1,7 turbo motorrekin Norma NP-01 izugarri bolantean. Aurkalari gisa Arkaitz Ordoki izango du, 2 litroko motorra duen Norma batekin, Abel Lombardo bere Formula Dallara F395arekin, Garikoitz Flores CM Tálex M3rekin, Aitor Manso gaztea, BMC B49 batekin edo Iosu Beitia eta bere Speed Autoa GT1000 beste batzuen artean.
Turismoei dagokienez, berriz, garaipena lortzeko lehia hainbat piloturen artean jokatuko da: Bruno Scherer pilotua, bere Porsche 911 GT3 indartsuarekin; Beñat Población, bere Mitjet V6 eraginkorrarekin; Petre Marius izugarrizko Mitsubishi EVO VIII batekin, Lebeiti bere ikusgarri Renault Megane Trophy eta turismo kategoriako txapela irabazteko kotxe onak eta aukera onak dituzten pilotu ugari.
Inolako zalantzarik gabe, automobilismoko asteburu bikaina dugu aurrean Aiarako bidearen aldapetan. Antolakuntzatik ikusleei eskatzen zaie leku seguruetan koka daitezela, eta inoiz ere ez antolakuntzak zinta gorriz markatzen dituen lekuetan. Horrez gain, eskatzen da bidean izango diren komisarioen ohar eta adierazpenak betetzea, proba hau inolako arazorik gabe burutzeko.
Pilotuek lortutako denborak on-line jarraitu ahal izango dira www.fotomotor.es webgunean