Erregulartasun Sporti buruzko bilera
Apirilaren 4an bilera bat deitu zen erregulartasun Sporten interesa izan eta bertara joan nahi duten guztientzat, gaur egun mahai gainean dauden 2014rako proposamen batzuk hitz egiteko eta adosteko.
Beste proposamenen bat egin nahi duen orok apirilaren 2a baino lehen bidali dezake posta elektronikoz rpva@hotmail.com helbidera, EAF-FVAren webgunean (www.eaf-fva.net) ordenatu eta argitaratu ahal izateko.
Bilera Zornotzako UGT sindikatuak interesik gabe lagatzen digun lokalean egingo da, 19: 30ean hasita.