Zuzendaritza Batzordearen akordioak
09/10 Zuzendaritza Batzordeak onetsitako gaiak
1- 2020ko rallyetako, mendiko eta rallysprinteko txapelketak horietako bakoitzean egindako probek osatuko dituzte:
Rallyak: – Zamudio Rallya
-Goilurrak Rallya
-Gernika Rallya
Rallysprintak: – Gabiria Rallysprintak
-Aramaio Rallysprintak
Mendia: – Aiako igoera
-Jaizkibeleko igoera
– Urrakiko igoera
Emaitza guztiak zenbatuko lirateke, bat ere kendu gabe.
Slalomei dagokienez, Lagun Arteak Azpeitiko Slaloma (11/29) eta Aiako Slaloma (12/31) antolatzen jarraitzeko asmoa azaldu du. Horregatik, eta salbuespen neurri gisa, Zuzendaritza Batzordeak baimena eman du Aia ere 2020ko txapelketarako puntuagarria izan dadin.
Baliteke Gipuzkoan hirugarren slalom bat egitea, baina baieztatzearen zain gaude.