Zabaleta eta Fombona Jaizkibelgo XXXVI. Igoeran koroatu dira
Motorraren festa handia izan zen atzo Jaizkibelgo Igoeran, luxuzko izen-emate batekin eta Mendiko Euskal Txapelketako proba nagusiaz gozatu zuten zale askorekin.
Mendiko automobilismoan Jaizkibel esateak kirol honetako edozein piloturen edo zaleren irribarrea eragiten du, eta horren erakusgarri dira proban izandako parte-hartze handia eta beste latitude batzuetako pilotuen presentzia.
Eguna normaltasunez joan zen, eta larunbat arratsaldean Errenteria Zumardian ibilgailuen parke itxiarekin sortu zen ikusmin handiaren ondoren, hiru txandak egin ziren: entrenamenduko bat eta lasterketako bi; horietan Aitor Zabaleta gailenduko zen bere BMW Lolarekin, plaza bakarreko sailkapenean, eta José Antonio Fombona turismoetan, Audi Quattro DTM markarekin. Haiekin batera podiumean Arkaitz Ordokik Silver Car eta Pantxo Egozkuek Demoncar hirugarren postuan bukatu zuten.
Turismoen atalean, Fombonarekin batera, Markel Fombonaren Mitsubishi Evo VI eta Xabier Lujua Porsche 911 GT3 Cup.
Lasterketa, lur lehorrarekin lehiatzen zen, azken txandaren amaiera arte, non, euriak, irteera hartzeko bi ibilgailu geratzen zirenean agertzen zen, besteei, euren erlojupekoa jaistea zailduz.
Klaseen araberako irabazleak hauek izan ziren: Aitor Zabaleta Lola BMWrekin 8. klasean, Arkaitz Ordoki Silver Car S2rekin 7. klasean, José Antonio Fombona Audi Quattro DTMrekin 6. klasean, Markel Cestafe Mitsubishi Evo VI.arekin 5. klasean, David Peláez Citroën Ax A1/2rekin 4. klasean, Iñgo Errasti Renault Cliorekin 3. klasean, Aitor Ibilgailu historikoen artean Jesus De La Fuente izan zen irabazlea Seat 124rekin eta pilotu junior onenaren saria Gaizka Barrenak irabazi zuen Abarth Puntorekin.