Open de Tierra Euskadi-Navarra-La Rioja 2013
Raquel Perez Errioxako Federazioko, Nacho Calvo Nafarroako Federazioko eta Angel Gurrutxaga EAF-FVA federazioko presidenteek denboraldi honetan hiru erkidegoetan jokatuko den Lurreko Openaren oinarriak ezarri zituzten, hiru federazio autonomikoek lizentzia autonomikoak elkarri aitortzeko sinatutako akordioari esker.
Hasiera batean, Lurreko Openak zazpi proba izango ditu, horietatik bi Euskadin jokatuko dira, beste bi Errioxan eta hiru Nafarroako Foru Erkidegoan.
Datozen egunetan eta hiru federazioen araudi-batzarrak egin ondoren, 2013ko Lurreko Openaren xehetasunak argitaratuko dira.