Iñaki Irigoien «Txapu»k Urrakiko XXXVIII. Igoeran utzi gaitu
Hau da lasterketa bati buruz idatz dezakegun albisterik txarrena. Euskal Mendi Txapelketako azken proban, Urrakiko XXXVIII. Igoeran Iñaki Irigoien «Txapu»k istripua izan zuen, eta erreskate-taldeak azkar esku hartu arren, ezin izan zuten haren bizia salbatu: hormaren kontrako talka hilgarria izan zen.
Hala, bada, utzi gaitu lasterketetako gizon honek, proba guztietan ilusioz eta irribarrez egoten zenak. Baita kopilotu lanak egiten zituenetan ere, hala nola Iñaki Zozaia lagunarekin batera Lesakako azken Rallysprintean.
Bere Tracking RC01 berria estreinatzeko ilusioarekin iritsi zen Urrakira, Jaizkibelen ezin izan baitzuen egin pieza batzuk ez baitziren garaiz iritsi, eta kasketaldi ikaragarria izan zuen. Bizitza osoa zeraman honetan, beti irribarrez eta korrika egiteko gogoz.
Hutsune handiegia utzi diguzu.
Hartu atseden, gazte.
Goian bego