EAF-FVAk eta Errioxako Federazioak 2013ko Lizentzia Autonomikoak Aitortzeko Hitzarmena sinatu dute

Raquel Perez Errioxako Federazioko eta Angel Gurrutxaga EAF-FVA federazioko presidenteek 2013ko Lizentzia Autonomikoak Aitortzeko Hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horren bidez, bi federazioek beren lizentzia autonomikoak onartzen dituzte, eta, horri esker, bi federazioetako kirolariek eta ofizialek beren lizentzia autonomikoekin parte har dezakete bi erkidegoetan egiten diren eskualdeko probetan.

Aurreko egunetan, 2013ko lizentziak aitortzeko hitzarmena sinatu zuten EAF-FVAk eta Galiziako Automobilismo Federazioak.

Horrela, EAF-FVAk beste federazio autonomiko batzuekin hitzarmenak sinatzea zabaltzen jarraitzen du eta beste federazio autonomiko batzuekin elkarrizketak irekita ditu.

Publicaciones Similares