Azpeitiko VIII. Slalomak itxiko du denboraldia

Azpeitiko Slalomak itxiko du Euskadiko automobil denboraldi ofiziala. Ia 40 pilotuk eman dute izena azken proba honetan.

Igandean, goizeko 10: 30etatik aurrera, Azpeitiko Slalomaren zortzigarren edizioa jokatuko da. Lagun-Artea ikastegiak antolatzen du proba hori, eta Euskadiko automobilismo proben denboraldi ofizialari amaiera emango dio. 39 taldek eman dute izena Landetako industrialdean egingo den probarako. 9: 30ean egiaztapenak hasiko dira, eta proba 10: 30ean hasiko da. 9: 30ean egiaztapenak hasiko dira, eta proba 10: 30ean hasiko da. Ibilbidea ahalik eta azkarren egitea lortzen duen pilotua izango da garailea, hutsik egin gabe eta konorik ukitu gabe.

Slalomean pilotuaren trebetasuna gailentzen da, ibilgailuaren abiadura edo potentziaren gainetik. Parte hartzaileek igande goizean bertan ezagutuko dute ibilbidea, eta hainbat kono izango ditu: sigi-saga, zeroak eta abar egin beharko dituzte.

Faboritoen artean, kart Cross, Felix Astorkia, Jon Urtiaga, Unai Billar eta Jagoba Garía pilotuak nabarmendu behar dira. Guztiak 600cc-ko motordun Kar Cross-arekin lehiatzen dira, baina modalitate honetako adituak ahaztu gabe, Asier Tejado, Raúl Pérez eta Víctor Calvo kasu, Azpeitian Euskal Slalom Txapelketa jokatzen ari direnak. Iñaki Alberdik, Escort MK-II ikusgarriarekin, zein Gorka Eizmendik ez dute hutsik egin nahi izan eta ziur aski onenekin egoten saiatuko dira.

Turismoen zenbait kategoria daude: 1. mota (1600cc baino gutxiagoko ibilgailuak), 2. mota (1600cc baino gehiagoko ibilgailuak), 3. mota (atzeko propultsioko ibilgailuak), oraingo honetan gehien erabiltzen direnak, eta 4. mota (Kart-Crossak).

Iñaki Alberdik, Asier Iraolak, Gurutz Agirretxek, Iagoba Otaegik, Aritz Uzkudunek, Arkaitz Blancok, Felix Astorkiak, Julen Uzkudunek eta Iker Zinkunegik parte hartuko dute.

Denborak online jarraitu ahal izango dira www.fotomotor.es orriaren bidez.

Publicaciones Similares