Aldaketa berriak 2021eko egutegian
Atzerapen berriak EAF-FVA egutegian
Nahiz eta probak data honetan egiteko prest egon, bai Bakio Motorsportek Bakioko Slalomarekin (apirilaren 17rako aurreikusita), bai Lagun Arteak Azpeitiko Rallysprinta (apirilaren 24rako egutegiarekin), atzeratu egin behar izan dituzte beren probak, Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren aurrean ezarritako murrizketei eusteagatik.
Probak egitea posible denean, data berriak bilatuko dituzte taldeek.