2012KO EUSKAL TXAPELKETEN SARI-BANAKETA
Euskadiko Automobilismo Federazioak 2012ko Euskal Txapelketetako Sariak emateko gala egin zuen larunbat arratsaldean. Aurten, Euskadiko Federazioak Gasteiz aukeratu zuen, zehazki Gran Hotel Lakua, garaikur-banaketa ospatzeko.
Ekitaldi horretan, saridunak eta haien laguntzaileak ez ezik, beste federazio batzuetako presidenteak ere izan ziren, hala nola Manuel Aviño Valentziako Federazioko presidentea, Iván Corral Galiziako Federazioko presidentea, Nacho Calvo Nafarroako Federazioko presidentea eta Angel Gurrutxaga anfitrioi gisa aritzen zen Euskadiko Automobilismo Federazioko presidentea.
Txapelketei dagokienez, hauek izan dira irabazleak: Xabier Lujua eta Jesus Estrada rallyetan, Joxe Labaka eta Arkaitz Kobeaga rallysprintetan, Aitor Zabaleta plaza bakarreko mendietan, David Ardion mendiko turismoetan, Imanol Zorroza eta Xabier Zorroza regularidad Sport-en, Asier Rigada Slalom-en eta Aitor Peña, Aitor Manso eta Andoni Peña Karting kategorietan.
Igor Urien ere saritu zuten, 2012ko denboraldi bikainagatik; izan ere, hirugarren amaitu du Euroseries Fia Masterrean, eta dagoeneko F3ra jauzi egin du denboraldi berrirako. Gainera, DYAko Errekate Taldeari errekonozimendu berezia eskaini zitzaion, Euskal Txapelketetako proben segurtasuna zaintzen baitu.
Hitzorduan zehar, espezialitate bakoitzari buruzko bideo-laburpenak eskaini ziren. Gala horretan, pilotuek, lagunarteko kopilotuek eta taldeetako senitartekoek Gran Hotel Lakuako aretoak bete zituzten, eta koktel bat amaitu ondoren, iritziak trukatu zituzten 2013ko denboraldi berriari begira.