Igor Urien, garaipen ikusgarria Alemanian
European F3 Openeko denboraldiko hirugarren meetinga Nurburgringen (Alemania) amaitu da, Igor Urienek lortutako emaitza ikusgarriarekin. Abadiñoko pilotuak bosgarren postua lortu zuen atzo (ekainak 1, larunbata), eta gaur, ekainak 2, igandea, laugarren postuan amaitu du, parrillako azken-aurreko postutik gora egin eta gero. Igor Urienen laugarren postuak aparteko meritua du, irteerako parrillako azken ilaratik abiatzen zela kontuan…

