Igor Urien podium bat eta laugarren postua Portugalen
Asteburu honetan jokatu da Portimaon (Portugal), Autódromo do Algarven, European F3 Openeko denboraldiko bigarren hitzordua. Igor Urien Abadiñoko pilotuak lan bikaina egin du bi lasterketetan podiuma eta laugarren postua lortuz.
Larunbateko jardunaldian, Igor Urien podiumeko hirugarren postura igo zen F308 mailan, denboraldi honetan lehen aldiz hiru onenen artean egotea lortuz.
Gauzak zailagoak izan dira gaur, maiatzak 12 igandea, bigarren lasterketa jokatu denean. Kalifikazio saioan, Igorrek penalizazioa jaso du bandera gorri batengatik, bere itzulirik onenaren bila zebilenean, parrillan postu on bat lortzeko borrokan. Bandera gorriarekin, denbora ona egiteko aukerak desagertu egin dira eta bederatzigarren postuan irten behar izan du F308 kategoriako ibilgailuen artean eta sailkapen orokorreko 27. postuan.
Bistan denez, 30 ibilgailurekin irteera hartzea erronka handia da, baina Urienek ezin hobeto bukatu du, eta F308 Kopako 15. eta laugarren postuetan bukatu du, markagailua irauli eta gero.
Horrekin, Bizkaiko pilotua pozik gera daiteke asteburu zorrotz baten ostean, agerian geratu baita bere forma-egoera eta ibilgailurako egokitzapena bide onetik doazela. Garrantzitsuena, txapelketa luzea denez, puntuak lortzen jarraitzea da, sailkapen orokor on baten bila.
European Formula 3 Open txapelketaren hurrengo hitzordua Nurburgringen (Alemania) izango da, ekainaren 1ean eta 2an.
Adierazpenak
Igor Urien: «Pozik nago asteburuko bilakaerarekin. Uste dut kalifikazio-saioetan pixka bat hobetu behar dugula, argi baitago lasterketan gauzak askoz hobeto doazela. European F3 Opena oso txapelketa zaila da, eta oinarrizkoak dira arauak: aldaketa txiki batek denbora asko irabazten edo galtzen du, eta hori parrillan nabaritzen da, jende guztia oso azkar joaten baita. Askoz indartsuago sentitzen naiz fisikoki, autoari egokituago eta, jakina, oso pozik Portugalen podiumera igo naizelako. Bide onetik goazela uste dut «.
Sailkapena
European F3 Open
Portimao – Carrera 2
Copa F308
1. R. Gonda (Drivex).
2. T. Menchini (Corbetta).
3. L. Paggi (Corbetta).
4. Igor Urien (Emilio de Villota)
5. G. Nieto (DAV Racing)
…12 arte sailkatuta
Dpto. Prentsa Igor Urien