Igor Urienen podiuma Jerezen

Xerezko zirkuituan Igor Urienek amaiera bikaina eman dio jaiari. European Formula 3 Openeko denboraldiko laugarren meetingeko bigarren lasterketa bikaina izan da Abadiñoko pilotuarentzat. Atzo, ekainak 15, laugarren postua lortu ostean, Urienek bigarren postua eskuratu du F308 kopan.

Jardunaldia ez da erraza izan Bizkaikoarentzat. Kalifikazio saioan seigarren postua lortu ostean, Urienek bigarren postua lortu du F308 Kopan. Bero handia eta pistako lehia gorabehera, Urienek indarra atera du denboraldiko emaitzarik onena sinatzeko, Portimaon (Portugal) maiatzean lortutako hirugarren postua gaindituta.

Datorren hitzordua Silverstonen (Britainia Handia) izango da, uztailaren 13an eta 14an.

Adierazpenak
Igor Urien: «Benetan pozik nago. Egia esan, entrenamendu saioa ez da batere erraza izan, baina lasterketan erritmo bikaina izan dut bigarren bukatzeko. Podiumera nire familiaren eta lagunen aurrean igo ahal izatea pozgarria da, txapelketa honetan egon ahal izateko ematen didaten babesa eskertu nahi baitiet «.


Sailkapena
European Formula 3 Open – Jerez
2. karrera – Copa F308

1. T. Menchini (Corbetta).
2. I. Urien (Emilio de Villota)
3. N. Pohler (DAV Racing).
4. C. Twynham (West Tec)
5. G. Nieto (DAV Racing).

Dpto. Prentsa Igor Urien

Publicaciones Similares