943 325022             info@eaf-fva.net

Igor Urienen garaipena Monzan

Asteburu hasiera ezin hobea Igor Urienentzat Monzako zirkuituan. Bigarren postuan bukatu duen kalifikazio saio zail baten ondoren, pilotu bizkaitarra podiumaren gorenera igo ahal izan da, eta, horrekin, 2013ko denboraldiko lehen garaipena lortu du bere kategorian, “F308 Kopa”. Maila ikasi eta deskubritzeko helburua duen urte honetan, garaipen honek Igor Urienen talentua baieztatzen du.

Garaipenerako bidea ez da batere erraza izan. Aurreratzeko hain konplexua den zirkuitu batean, Urieni oso ondo etorri zaio Cameron Twynhamek izandako gertakaria, tronpo bat jasan baitu lasterketako lehen konpasetan buru zenean. Horrekin, Abadiñoko pilotuak lehen postua hartu du, eta maisuki kudeatu du helmuga zeharkatu arte.

Lasterketa amaiera, ordea, ez da erraza izan. Urienek F312 mailako ibilgailuei aurre ez egiteko premisa garbia zuen, bere F308 Kopa baino askoz azkarragoak zirenak. Horietako batekin egindako ukitu txiki batek lasterketa zapuztu dezake, eta, azkenean, garaipena lortu du Emilio de Villota Motorsport taldeko pilotuak.

Bihar, urriak 6 igandea, asteburuko bigarren lasterketa izango da. Beste aukera bat buruz buruko posizioetan errodatzeko eta, gaur gertatu den bezala, garesti salduko den garaipen baten alde borrokatzeko.

Adierazpenak
Igor Urien: “Oso pozik nago garaipen honekin. Aurtengo helburua ikastea zen, eta hala izaten jarraitzen du, baina podiumaren gorenera igo ahal izateak erakusten du hainbeste hilabete daramagun lana bide onetik zihoala. Eskerrak eman nahi dizkiet taldeari eta honaino iristen utzi didaten babesle guztiei. Espero dut bihar beste emaitza handi bat errepikatzea asteburuko bigarren lasterketan. “.

Sailkapena (1. lasterketa)
F308 Kopa
1. Igor Urien.
2. Liam Venter.
3. Richard Gonda.
4. Trino Rojas.
5. Cameron Twynham.

Dpto. Prentsa Igor Urien