Azpeitiko XV. Rallysprintaren aurkezpena
Datorren asteazkenean, apirilaren 23an, arratsaldeko 8etan Azpeitiko Sindikatu Zaharraren lokaletan, apirilaren 26an ospatuko den Azpeitiko XV. Rallyprintaren aurkezpena egingo dugu, Lagun-Artea ikastegiak antolatuta. Aurkezpen honetan honako hauek izango ditugu: Manuel Unanue jauna, Azpeitiko Udaleko kirol zinegotzia; Ángel Gurrutxaga jauna, Euskal Federazioko presidentea; Maykel del Cid, karrera-zuzendaria; Javier Pastor, Gulfeko ordezkaria; eta Luis Miguel García, LURAUTO BMW-Mini kontzesionarioko ordezkaria. Gainera, bertako bi pilotu izango ditugu: Joxe Labaka eta Iñaki Alberdi.