943 325022             info@eaf-fva.net

Ferreiro eta Anidoren garaipena Zamudion eta euskal taldeak bikain

Emaitza bikainarekin bukatu zen Real Peña Motorista Vizcaya eta Zamudio Racing Elkarteak antolatutako bederatzigarren Zamudioko Rallya, non 55 talde partehartzaile izan ziren lehian. Espaniako auto historikoen txapelketarako eta euskadiko erregularitate sporterako puntuagarrria izan zen frogan, ostiralean eman zitzaion hasiera Zamudion, egiaztapen tekinikoekin eta Bilboko Arenalean izan zen irteera protokolarioa. Larunbatean zortzi erlojupeko egin behar izan zituzten talde ezberdinek, Arrieta eta Montecalvo goizean eta Zaratamo eta Vivero arratsaldean.

Jesus Ferreiro eta Jesus Anido izan ziren irabazlea naiz eta Francisco Lopez eta Carlos Riesgo lidertzan hasi rallya. Arratsaldeko erlojupekoetan denbora murrizteko einean errepidetik irten eta bertan behera geratu ziren beraien aukera guztiak. Txapela kentzeko lana Aratz Zarakondegik eta Aitor Kortazarrek egindakoa, egun guztian ibili izan bait ziren lehen postuetariko baten borrokan eta azkenean merezitako bigarrena  lortu zuten. Antonio Sainzek eta Bartomeu Fluxak osatu zuten podiuma.

Euskaldunak fin ibili ziren maila ezberdinetan, horren adibide, Pre90eko mailan Miguel Otegui-Giovanni Breda bigarrenak izan ziren eta Jon Zalloetxebarria eta Javier Barroeta hirugarrenak. Gainera, Eder Santosek eta Aitor Bergarak 5 mailako onenak izan ziren eta Iñigo Olabegogeaskoetxea eta Sergio Martinez “youngtimer” mailako irabazleak.

Espaniako txapelketarekin jarrituz baina erregularitate sportean, euskaldunak protagonista izan ziren berriro ere, non Asier Santamariak eta Roberto Renteriak garaipena lortu zuten. Gorka Gorroño eta Mikel Oleaga, espaniko egungo txpeldunak bigarren postuan bukatu zuten eta txapelketako lider jarraitzen dute. Santiago Campos eta Javier Alonsok osatu zuten podiuma, hirugarren postuan. Erregularitatean, Jose Ramon Castillon eta Concha Velazquez izan ziren garaile. Francisco Martinez-Adrian Fueyo eta Gorka Marro- Ander Marro euskaldunak bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.

Euskal Herriko erregularitate sportari dagokionean lehenago aipatutako Asier Santamaria-Roberto Renteria izan ziren irabazleak, Gorka Gorroño eta Mikel Oleaga bigarrenak eta podiumeko hirugarren tokian Fernando Perez eta Asier Camara. Trofeo mailakoen artean Txema Forondak eta Pilar Rodasek garaipen ukaezina lortu zuten. Hauen atzetik, Eustaquio Simal-Paloma Lopez Varela eta Christian de la Riva eta Borja Lopez-Barrajon bigarren eta hirugarren izan ziren hurrenez hurren.