943 325022             info@eaf-fva.net

Euska Kirola Telebista

EKFBk (Euskal Kirol Federazioen Batasuna) EkTB estreinatuko du, euskal kirolerako telebista-plataforma digital esklusiboa.

Sistema berri horri esker, EAF-FVA txapelketetako probak ikusgarriak izango dira lasterketaren ondorengo erreportaje zabalekin, baita streaming bidezko emankizunak ere, edozein gailutatik ikus daitezkeenak. Gainera, beste kirol batzuetako programak ere ikus daitezke.

www.euskalkirolatb.eus helbidean dohainik erregistratu besterik ez da egin behar.