EAF-FVAk eta Nafarroako Federazioak 2013ko Lizentzia Autonomikoak Aitortzeko Hitzarmena sinatu dute

EAF-FVAko eta Nafarroako Federazioko presidenteek 2013ko Lizentzia Autonomikoak Aitortzeko Hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horren bidez, bi federazioek beren lizentzia autonomikoak onartzen dituzte, eta, horri esker, bi federazioetako kirolariek eta ofizialek beren lizentzia autonomikoekin parte har dezakete bi erkidegoetan egiten diren eskualdeko probetan.

Gaur egun, hitzarmen mota hori sinatzeko elkarrizketak irekita daude beste federazio autonomiko batzuekin.