943 325022             info@eaf-fva.net

2015EKO EUSKAL TXAPELKETEN SARI-BANAKETA

EAF-FVAk 2015eko Euskal Automobilismo Txapelketen Sariak emateko gala egin zuen

Euskadiko Automobilismo Federazioak 2015eko Euskal Txapelketetako Sariak emateko gala egin du. Ekitaldia Zumarragako Antioko Interpretazio Zentroan egin da. Bertako alkate Mikel Serrano jauna izan da anfitrioi, eta garaikurrak banatzen ere lagundu du.

Txapelketetako protagonista nagusiak, kirolariak, izan dira emanaldian, eta garaikurrak eta taldekideen eta lagunen esker ona jaso dute, txalo eta txalo artean. Zeremoniak ordu bete inguruko iraupena izan du, eta rally-, rallysprint-, erregulartasun-, sport-, mendi-, slalom- eta karting-txapelketetako scratch klaseetako eta sailkapenetako irabazle guztiei garaikurrak eman zaizkie. Asfalto Sportecheko I. Openeko irabazleek eta Abarth Babyauto Kopako irabazleek ere euren tokia izan dute.

Horrela, behin betiko itxiko da 2015eko denboraldia, eta aurreko kontuari ekingo diogu; izan ere, hilabete barru, martxoaren 6an, Legazpi-Gabiria XVIII.

2015eko palmaresa

Galako argazki galeria