943 325022             info@eaf-fva.net

Urrakiko XXX. Igoeraren aurkezpena

Lagun Artea ikastegiak Urrakiko XXX. Igoera aurkeztu du, datorren asteburuan, azaroak 17 eta 18, jokatuko den Mendiko Euskal Txapelketako proba. Aurkezpenean Manuel Unanue Udaleko Kirol zinegotzia izan da. Azpeititik, Angel Gurrutxaga Euskadiko Automobilismo Federazioko presidentea, Iñigo Cuesta Gipuzkoako Federazioko presidentea, Javier Pastor Lubricantes Gulfeko ordezkaria eta Jose Mª de Cid probako zuzendaria.


Horiek guztiek, Iñaki Alberdi pilotuarekin batera, probaren nondik norakoak azaldu dituzte, eta adierazi dute egiaztapen administratibo eta teknikoak larunbatean, hilak 17, izango direla, 16: 00etatik 20: 00etara, Azpeitiko Epaitegien Plazan, eta igandean, hilak 18, lasterketa egingo dela. Lasterketa 10: 00etan hasiko da, entrenamendu-txanda jokatuta, eta, ondoren, jarraian, lasterketako bi txandak.


Lasterketa, 2012ko Mendi Txapelketako azkena, igandean, hilak 18, 10: 00etatik aurrera entrenamendu ofizialekin hasiko da eta ondoren lasterketako bi txandak egingo dira, 14: 00etan Sagasti Zahar sagardotegian garaikur banaketarekin amaitzea aurreikusita dagoelarik. Errepidea hasi baino ordubete lehenago itxiko dute.
Izena eman dutenen zerrenda denboraldiko garrantzitsuenetarikoa da, 75 partaide dituelarik, eta horien artean, plaza bakarreko txapelketa jokatzen duten pilotuak nabarmendu behar dira, hala nola, sailkapeneko liderra den Aitor Arakistain, Silver Car S2 batekin lehiatzen dena, Ruben Nogueiras, zaldi berarekin, eta Aitor Zabaleta, bere ohiko Lola BMW txapeldunarekin lehiatuko dena.


Turismoen artean aipatzekoak dira Joxe Labaka, Iban Tarsicio eta Roland Holkeren Mitsubishi Evo, 4. trakzioarekin, batez ere uretan oso lehiakorrak izango direnak, Aitor Ramirezen BMW 320 St, Renault Clio Sportek aurkeztuko duten borroka garrantzitsua eta zaleen artean hain gustuko dituzten BMW ugariak.


Bai probaren antolatzaileek, bai EAF-FVAk, berriz ere, zaleei ahalik eta laguntza handiena eskatzen diete gune seguruetan jar daitezen, zenbat eta altuagoak izan orduan eta hobeto, segurtasun-langileen jarraibideak uneoro bete ditzaten, eta gogorarazten zaie debekatuta dagoela bi aldeetan aparkatzea probaren ibilbide osoan.