943 325022             info@eaf-fva.net

2010eko Euskal Txapelketetako sariak banatu dira

2010eko Euskal Automobilismo Txapelketen sariak banatu dira

Euskal Automobilismo Txapelketetako sariak atzo, larunbata, banatu ziren EAF-FVA Euskadiko Automobilismo Federazioak Donostiako Londres eta Ingalaterra hoteletako aretoetan antolatutako galan.

Bertan izan ziren Rally, Rallysprints, Regularidad Sport, Montaña, Autocross, Karting eta Slalom txapelketetako saridunak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Federazioetako ordezkariak, Nafarroako Federazioko lehendakaria, babesleak, probak antolatzen dituzten eskuderiak, karrerako ofizialak eta teknikariak.

Ekitaldia Ángel Gurrutxaga EAF-FVAko presidentearen esker on labur batekin hasi zen eta ondoren txapelketetako sariak banatu ziren. Ekitaldiaren unerik gogorrenen artean, berreskuratutako Euskal Karting Txapelketaren banaketa nabarmendu behar da. Bertan, gaur egun euskal automobilismoaren oinarri diren eta etorkizuna adieraziko duten neska-mutikoei aitortza egin zitzaien.

Euskal automobilismoak DYAko Erreskate Taldearen lana ere aitortu nahi izan zuen, probetan parte hartu zutenen segurtasuna zaintzen baitu, eta bere kideei errekonozimenduzko plaka bat eman zitzaien, baita txalo zaparrada jendetsu bat ere.

Gabonetako ohiko luncharekin amaitu zen ekitaldia, non euskal automobilismoko pilotu eta pertsona guztiek datorren otsailean hasiko den 2011ko denboraldirako planak trukatu zituzten.

2011ko txapelketetako irabazleak
Rallyak: Xabier Lujua eta Txiki Burgos (Mitsubishi Evo x)
Rallysprints: Ander Vilariño y Ángela Vilariño (Subaru WRC)
Erreg. Sport: Asier Santamaría-Joseba Macías (vw Golf)
Mendia: Aitor Zabaleta (Lola Diamante)
Autokrosak: Montxo Coroso eta Asier Parro
Slalom: Iker Ercilla (Peugeot 309)
Karting: Bruno Ochoa(alevín), Iñigo Bikuña (Cadete), Gaizka Barrena (KF3),
Asier Valle (Hobby) y Hodei Zubikarai (KZ2)

2010eko saridunen zerrenda

Sarituen argazki-albuma